Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5338

AGINDUA, 2013ko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren bidez, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Virginia Yoller Elburgo andrea, M. Ione Aspiazu Mendizabal andrea eta Ana Elena Kernstock Odriozola andrea Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, 2011ko irailaren 1az geroztiko ondorioekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran; esleitutako zerrenda-zenbakiak honako hauek izan ziren: 2011002000, 2011026700 eta 2011096300, hurrenez hurren.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 2013ko uztailaren 17ko epaiaren bidez, aintzat hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jarritako kaltegarritasun-demanda (789/2012 auzi-errekurtsoa) eta ondorengo ebazpenak zuzenbidearekiko kontrakoak direla ziurtatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2011ko uztailaren 18ko Ebazpena, lehiaketa-aldian izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena, hautatutako behin betiko zerrendak argitara eman zituena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran; hau guztia, lehiaketa-aldian esleitutako puntuazioari dagokio, eta hautatuak bezala, Udal Haur Hezkuntzan emandako zerbitzuak eta aldez aurreko irakasle-esperientzian zenbatuta, Virginia Yoller Elburgo andreari (7 urte eta 15 hilabete), M. Ione Aspiazu Mendizabal andreari (11 urte eta 8 hilabete), eta Ana Elena Kernstock Odriozola andreari (5 urte); zerbitzu guzti hauek kendu behar zaie, eta hiru kaltedunei, bakoitzari, esleitu dagokion puntuazioa, deialdiaren oinarrien I. eranskineko I.2 atalean esleitutako puntuazioa kendu ondoren, hautatuen zerrendan izan daitekeen ondorioekin.

Epai hori betez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2013ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez aldatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2011ko uztailaren 18ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduraren lehiaketa-aldian izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena, aipatutako hautaketa-prozesuan hautatutako behin betiko zerrendak argitara eman zituena.

Lehiaketa-aldiko I.2 ataletik Udal Haur Hezkuntzan emandako zerbitzuak kendu ondoren, aipatutako hautaketa-prozeduran Virginia Yoller Elburgo andreari 8,4583ko guztizko puntuazioa dagokio, M. Ione Aspiazu Mendizabal andreari 6,7856ko guztizko puntuazioa dagokio eta Ana Elena Kernstock Odriozola andreari 5,2757ko guztizko puntuazioa dagokio.

Horren ondorioz, Virginia Yoller Elburgo andrearen eta M. Ione Aspiazu Mendizabal andrearen posizioa aldatzen da irakasleen kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedura gainditu zituzten izangaien behin betiko zerrendan, Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean, txanda librean; aipatutako zerrendan postuak jaisten dituzte. Eta Ana Elena Kernstock Odriozola andrea hautatutako izangaien zerrendatik kanpo geratzen da; izangai hau 436 postuan geratzen da, txanda librean, eta Haur Hezkuntzako espezialitateko txanda horretan guztira 390 postu bete ziren.

Aipatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2011ko uztailaren 18ko Ebazpenean eta zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpenean egindako aldaketak eragin zuzena izan dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduan; agindu horren bidez, hiru izangaiok praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Horregatik, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren III. Eranskina aldatzea, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko aginduen bidez deitutako aukeratze-prozesuetan aukeratutako hautagaiak irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu zituena. Aldaketak ondorengoak dira:

– Virginia Yoller Elburgo andreari eta M. Ione Aspiazu Mendizabal andreari esleitutako zerrenda-zenbakia, Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean. Izan ere, hauek izan behar dute:

● Yoller Elburgo andrea: 2011012110.

● M. Ione Aspiazu Mendizabal andrea: 2011071210.

– Ana Elena Kernstock Odriozola andrearen Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean praktiketako funtzionarioaren izendapena baliogabetuta geratzen da.

Ana Elena Kernstock Odriozola andrea bitarteko funtzionarioa izango da, 2011ko irailaren 1etik 2012ko abuztuaren 31ra arte.

Bigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du epaia gauzatzeko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1. eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala