Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5307

IRAGARKIA, Euskotreneko Bidesari Sistemen taldeen mantenu-zerbitzuaren kontratua esleitzeko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu mota.

a) Nolako kontratua: zerbitzuak.

3.– Kontratuaren deskribapen laburra.

a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko Bidesari taldeen mantenu-zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzea.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Epea: bi urte, 12 hilabeteko bi luzapen egin ahal izango dira.

4.– Lizitazio-deialdia.

a) Nola egin: eskaintza publikoen eskaeraren bidez.

5.– Bideratzea, prozedura eta nola esleitu.

a) Jardunbide: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Nola esleitu: lehiaketa publikoa.

6.– Kontratuaren esleipen-data: 2013ko urriaren 18a.

7.– Esleipendun enpresa.

a) Izena: Telvent Arce Sistemas, S.A. - Ingeniería y Sistemas de Telemando, S.A, behin behineko enpresen batuketa.

b) Helbidea: Euskadi enparantza, 5-5.

c) Herria: Bilbao.

d) Posta-kodea: 48009.

8.– Azpikontratazioa.

a) Ez da onartuko kontratuaren lagapena, eta horrela gertatzen bada, ebazpen beraren arrazoia izango da.

b) Enpresa kontratistak bere lana egiteko azpikontratatzeko beharra izango balu, EuskoTreni idatziz jakinaraziko lioke, eta honek egokia baderitzo, baimenduko luke.

9.– Esleipenaren zenbatekoa: lehiaketa 2.056.400 eurogatik emango da (BEZa kanpo), bi urteko aurrekontu osoa, loteen artean ondoren azaltzen denez banandua geratzen dela:

I. lotea: 429.225 eurogatik (BEZa kanpo).

II. lotea: 312.825 eurogatik (BEZa kanpo).

III. lotea: 351.625 eurogatik (BEZa kanpo).

IV. lotea: 453.475 eurogatik (BEZa kanpo).

V. lotea: 470.450 eurogatik (BEZa kanpo).

VI. lotea: 38.800 -eurogatik (BEZa kanpo).

10.– Eskumena duen organoa helegiteen prozedurarako.

Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa Kide Bakarreko sozietatea. Telefonoa: 94 401 99 00. Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es

Errekurtsoak aurkezteko epea legeak adierazten duen laburrena izango da.

11.– Esleipen-irizpideak: kontratu hau baldintza-agirietan dauden irizpideen arabera esleitu da.

12.– Argibide gehiago.

a) Behin betiko fidantza: baldintza-agirien arabera.

b) Lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiak aldizkari ofizialetan argitaratzeagatiko gastuak esleipendun enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2013ko azaroaren 20a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala