Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5306

EDIKTUA, administrazioaren ondare-erantzukizunari buruzko 22/2010 prozeduraren ondoriozkoa. Prozedura hori Xiomara Montero Ortega andreak Antonia Ortega Hijarrubia andreari eskainitako arretaren ondorioz aurkeztutako erreklamazioa dela-eta hasi zen.

Alferrikakoak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak egindako ahaleginak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 1338/2013 Ebazpena, ondare-erantzukizunari buruzko 22/2010 prozedura administratiboa ebazten duena, interesdunak berak emandako helbidean jakinarazteko. Beraz, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, aipatutako ebazpena jakinarazten zaio.

Ebazpen horrek 30/1992 Legearen 142.6 artikuluan ezarritakoaren arabera amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 18a.

22/2010 Prozeduraren idazkari-funtzioetan.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LOPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala