Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5300

IRAGARKIA, Inmotxaso, S.L. enpresari Merkataritzako zuzendariaren 2013ko irailaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Inmotxaso, S.L. enpresari (IFK: B-48546634) irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 48-OR-F-2013-05.

Inmotxaso, S.L. enpresari jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin ditugun arren bere azken helbidean –Urkixo Zumarkalea, 46 48011 Bilbao (Bizkaia)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ordaintzerakoan, izena (Inmotxaso, S.L.), espediente-zenbakia (48-OR-F-2013-05), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea, orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala