Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5299

IRAGARKIA, Honen bidez, Industria Transformadora de Plástico, S.A. sozietateari jakinarazten zaio Teknologia eta Estrategia zuzendariaren 2013ko uztailaren 22ko Ebazpena, Industria Transformadora de Plástico, S.A. sozietatearen aurkako ez-betetzearen espedientea ebazten duena.

Espedientearen Erreferentzia-Zenbakia: IG-2008/0000419.

Industria Transformadora de Plástico, S.A. sozietateari (Bilbo-Balmaseda errepidea, 9. km, Alonsotegi, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio ezen dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ordaintzerakoan, izena (Industria Transformadora de Plástico, S.A.), espediente-zenbakia (IG-2008/0000419), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala