Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5296

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 263/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 263/2013 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Opacua, S.A.

Abokatua: Zubeldia Moneo Maria.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Gesaltza Viviendas, S. Coop.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 214/13 epaia eman zen 2013-10-09an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Opacua, S.A. merkataritza-sozietateak, Frade Fuentes prokuradorea ordezkari duela, ezarri duen demanda. Horregatik, Gesaltza Viviendas Sociedad Cooperativa kooperatiba-sozietatea kondenatzen dut auzi-jartzaileari 66.833,68 euro ordaintzera.

Kopuru horrek, epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak sortuko ditu.

Alderdi demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Epai hau irmoa egin ostean, artxiba bedi 4/2013 kautelazko neurrietako pieza, epai horren lekukotza duela. Pieza horretan, ikustaldia egiteko data ezarrita dago azaroaren 4rako, baina, pieza artxibatu ostean, ikustaldi hori indargabetuta geratzen da.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gesaltza Viviendas, S. Coop. demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez gero, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala