Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5293

EDIKTUA, jabetzari buruzko deklarazio-egintzaren gainean burututako 194/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 194/12 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Felisa Izaguirre Garcia.

Abokatua: Ignacio Victor Torres Garcia.

Prokuradorea: Sanz.

Demandatua: Agustin Sota Aguirre, Maria Luz Sota Aguirre eta Carlos Sota Aguirre.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-10-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Javier San Velasco prokuradoreak Felisa Izaguirre García andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, María Luz Sota Aguirre, Carlos Sota Aguirre eta Agustin Sota Aguirre jaun-andreen aurkakoa. Ondorioz, Durangoko Munagotorre kaleko 3, 1. eskuinean dagoen etxebizitza (1802. erregistro-finka, Durangoko Jabetza Erregistroko 1849. liburukian inskribatua, 407. liburuan, 50. orrian), Felisa Izaguirre Garcia andrearena da jabari osoa, tabulen kontrako erosketa-preskripzio bidez eskuratu baitzuen, eta Jabetza Erregistroan inskribatzen da eta kontrako idazpen guztiak ezeztatu. Guztia ere, kostuak adierazi gabe.

Agustin Sota Aguirre, Maria Luz Sota Aguirre y Carlos Sota Aguirre jaun-andreak non bizi diren ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko urriaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala