Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5291

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 194/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 194/13 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Igor Carrero Prietok eskatuta hasi da, Francisca Maria Gomesen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

465/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Igor Carrero Prieto.

Abokatua: Jon Ander Bilbao Sacristán.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Alderdi demandatua: Francisca Maria Gomes.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Igor Carrero Prieto jaunak jarritako demanda, auzi-ihesean den Francisca María Gomes andrearen aurkakoa; horrenbestez, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4709). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Francisca Maria Gomes demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana