Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5290

EDIKTUA, 134/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 134/13 judizio exekutiboko autoak.

Errekurtso-egilea: Plaza Biribileko 5 eta 6ko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Notario Juaristi.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Alderdi errekurritua: Ricardo Iglesias Corbillon, Rafael Manene Cerrajeria eta Vergold, S.L.

Gaia: titulu judiziala betearaztea.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2013-09-30ekoa, zeinaren xedapenak honako hauek baitira:

"partez baiesten dugu Plaza Biribileko 5 eta 6ko jabekide-erkidegoaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko 12 zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpenaren aurkakoa. Eta partez ezesten dugunez ebazpen hori, eta, ondorioz, aditu judizial informazio osagarria eman beharko du, lizentziei, tasei, proiektuaren gastuei, gastu profesionalei eta peritu judizialaren espedientearen kostuari buruz; kopuru hoi balorazioaren kopuruari erantsi beharko zaio, eta gainerako erabakiei eutsiko zaie, ediktu honekin bat badatoz. Eta ez dizkiogu inori beren-beregi ezartzen gora jotze honen kostuak.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Plaza Biribileko 5 eta 6ko jabekide-erkidegoari; hartarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere kontra ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik."

Vergold, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala