Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5287

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenean aurkitutako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika master unibertsitarioaren ikasketa-plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua eman zen.

Akats bat aurkitu dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren eranskinean. Ebazpen horren bidez, Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika master unibertsitarioaren ikasketa-plana (1393/2007 ED) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2011ko irailaren 28a, 185. zk.) argitaratzeko agindua eman zen. Zuzenketa hau egin behar da testuan:

2011ko irailaren 28ko Euskal Agintaritzaren Aldizkarian (185. zk.), 4722 atalean, ikasketa-planaren eranskinean, «BMM02 Ikerketaren metodologia» irakasgaia nahitaezkoa dela dio, eta hautazkoa dela esan behar du. Ikasketa-plana bat etorriko da eranskinean jasotakoarekin.

Leioa, 2013ko azaroaren 14a.

Errektorea.

IÑAKI GOIRIZELAIA.

EE (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

nekane balluerka lasa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala