Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5286

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan emango den Telekomunikazio Ingeniaritzako masterreko ikasketa-plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, uztailaren 2ko 861/2010 EDk aldatuak (2010-07-03ko EHAA); eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz eta jasota ANECA / Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Telekomunikazio Ingeniaritza master unibertsitarioaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko BOE), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai kasuan kasuko autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko irailaren 3ko aginduaren bidez (2012-10-04ko EHAA) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2012ko azaroaren 23ko Akordioaren bidez haien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2013ko urtarrilaren 17ko Erabakiaren bidez argitaratutako akordioa, 2013-02-08ko BOE).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 Errege Dekretuko (861/2010 Errege Dekretuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Telekomunikazio Ingeniaritza unibertsitateko masterra, honakoa hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Telekomunikazio Ingeniaritza master unibertsitarioaren ikasketa-plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2013ko azaroaren 14a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala