Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5282

AGINDUA, 2013ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Irungo «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-ziklo bat emateko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (apirilaren 9ko BOE); urriaren 11ko 1427/2012 Errege Dekretua, Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa lanbide-arlo artistikoa eratzen duena, Animazioaren alorreko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua (lanbide-arlo artistiko horretakoa) ezartzen duena eta gutxieneko irakaskuntzak onartzen dituena (azaroaren 3ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kodea: 20009159.

Izen generikoa: Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Kunsthal».

Helbidea: Colon pasealekua 101 - Txanaleta Plaza.

Udalerria: Irun.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

● «Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

● Arte Plastiko eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzak:

  • Lanbide-arloa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa:
  • - «Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • - «Grafika publizitarioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • Lanbide-arloa: Barne Diseinua:
  • - «Dekorazioko obren Proiektuak eta Zuzendaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • - «Lorategiko Elementuak» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, espazio eta ekipamenduei eta irakasleen titulazio akademikoari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala