Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5123

IRAGARKIA, Victor Tola Dolara jaunari Garraio Azpiegituren zuzendariaren honako ebazpen hau jakinarazteko dena: 2013ko urriaren 3ko Ebazpena, Plentziako portuan, 166 pantalanari ontzia lotzeko administrazio-baimena iraungi dela-eta azkentze-espedientea irekitzeko dena.

2013ko urriaren 3an, Garraio Azpiegituren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bitartez Plentziako portuan, 166 pantalanari ontzia lotzeko administrazio-baimena iraungi dela-eta azkentze-espedientea ireki baitzen. Baimen hori ontzi honentzat zen: «Kaio» izenekoa, 7.ª-BI-3-33-91 matrikula, titularra Victor Tola Dolara.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak, Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano kalea 3, behea, 48011 Bilbao).

2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak agertzeko eta bere defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentuak eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da eta espedientea bere bideari berriro lotu ahal izango zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala