Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5121

IRAGARKIA, Lanbide-Enpleguaren Euskal Zerbitzuarena, honako hau kontratatzeko dena: «Lana eskatzen duten pertsonen informazio pertsonalaren tratamendua eta informazio hori pertsona bakoitzari helaraztea». (Espedientea LAN/A-64/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-64/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: hamabi hilabete, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa, 100 puntu. Guztira, 100 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: ez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: berrogeita bederatzi mila bostehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (49.586,78) + hamar mila laurehun eta hamahiru euro eta hogeita bi zentimo (10.413,22), BEZari dagozkionak. Guztira: hirurogei mila euro (60.000), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 01 94 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 10a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 10a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira («A» eta «B»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).

Eskaintza ekonomikoak irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2013ko abenduaren 17a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak. pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria:

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala