Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5120

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak -garraio publikoz egin ezin direnak- burutzeko, aterik ate eta berehala, banaka eta autoz pertsonak eramateko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: A-023/DAPJ/2013).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-023/DAPJ/2013.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratuaren iraupena 24 hilabetekoa izango da, formalizatzen denetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

- Formulen bidez, automatikoki baloratzen diren irizpideak:

- Eskaintza ekonomikoa honela balioetsiko da:

Hiriarteko ibilbidetarako eskaintzarik merkeenak lortuko du puntuaziorik handiena, eta gainerakoen puntuazioa eskaintza merkeenaren puntuazioaren proportziozkoa izango da, betiere administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan zehaztutako formularen arabera. Bi salneurri-taula aurkeztuko dira: bata eguneko prezioena, eta, bestea, gaueko eta jaiegunetakoena.

- Prezioa/euro km/ibilbidea: eguneko ibilbideetarako 36 puntu eta gaueko eta jaiegunetako ibilbideetarako 4 puntu. 40 puntu, gehienez.

- Gutxienez kobratzekoa edo abiasaria: eguneko ibilbideetarako 18 puntu, eta gaueko eta jaiegunetako ibilbideetarako 2 puntu. 20 puntu, gehienez.

- Itxaron-ordua, hau da, funtzionarioak zitazioa edo dagokion egintza egin bitartean ibilgailuak itxoiten egin behar duen denbora: eguneko ibilbideetarako 18 puntu, eta gaueko eta jaiegunetako ibilbideetarako 2 puntu. 20 puntu, gehienez.

- Gasteizko Justizia Jauregitik Amurrioko Justizia Jauregirako ibilbide finkoa -itxaron-denbora alde batera utzita-: eguneko ibilbideetarako 18 puntu, eta gaueko eta jaiegunetako ibilbideetarako 2 puntu. 20 puntu, gehienez.

- Beste irizpide batzuk, balio-judizio baten bidez ebaluatzekoak: ez.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitazioko gehienezko aurrekontua ehun eta hogeita hamar mila, bederatzi ehun eta bederatzi euro eta bederatzi zentimo (130.909,09) + hamahiru mila eta laurogeita hamar euro eta laurogeita hamaika zentimo (13.090,91) BEZari dagozkionak (% 10); guztira, ehun eta berrogeita lau mila (144.000) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29; Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 10a.

7.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: enpresek, eskatutako betekizunak egiaztatzeko, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan ezarritako bitartekoak erabiliko dituzte.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 10a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira -«A» eta «B»-, lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

- Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2013ko abenduaren 16a.

- Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen idazketa osoa administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala