Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5115

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 719/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 719/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Araceli Sanz Matute.

Abokatua:

Prokuradorea.

Demandatua: Karim Benaicha.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2013-06-05ean, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut osorik Araceli Sanz Matute-k aurkeztutako demanda, Karim Benaicha-ren aurkakoa –auzi-ihesean–. Beraz, aipatu demandatua auzi-jartzaileari 1.400 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zenetik hara sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Karim Benaicha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala