Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5097

EDIKTUA, 1292/10 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Judizioa: 1292/10, kanbio-judizioa.

Alderdi demandatzailea: Mat-Herbas, S.L.

Alderdi demandatua: Tecnologias e Instalaciones Energias Renovables, S.L.

Gaia: kanbio-judizioa.

340/13 Epaia, 2013-07-31koa, Mat-Herbas, S.L.ren eskariz Tecnologías e Instalaciones Energías Renovables, S.L.ren aurka Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1292/10 kanbio-judizioan emandakoa, zeinen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeen, hogei eguneko epean.

Tecnologías e Instalaciones Energías Renovables, S.L. alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala