Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5092

EDIKTUA, 376/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 376/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santos Cayo Goicoechea Pastor, Lorenzo Goicoechea Pastor, Juan Blas Goicoechea Pastor eta Maria Angeles Goikoetxea Pastor.

Abokatua.

Prokuradorea: Atela, Atela, Atela eta Atela.

Demandatua: Pedro Goicoechea Pastor, Consolacion Eloisa Pastor Fernandezen jaraunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak, Inmaculada Esteban Goikoetxea, Encarnacion Esteban Goicoechea, Maria Beatriz Esteban Goicoechea eta Andres Goicoechea Pastorren jasogabea edo jaraunsle ezezagunak.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen 2013ko uztailaren 9an eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Santos Cayo Goicoechea Pastor, Lorenzo Goicoechea Pastor, Juan Blas Goicoechea Pastor eta Maria Angeles Goikoetxea Pastorrek aurkeztutako demanda, Pedro Goicoechea Pastorren, Andres Goicoechea Pastorren jasogabearen, Inmaculada, Encarnacion eta Maria Beatriz Esteban Goicoechearen (Maria Oliva Goicoechea Pastorren jaraunsleak direnez) eta Consolacion Eloisa Pastor Fernandezen jaraunspen jasogabearen aurkakoa.

1.– Deklaratzen dut demandatzaileak Bilboko etxebizitza baten laurden zatiezin banaren jabe direla (Kontzezio zeharkalea 18, 1. eskuina). Etxebizitza horren datuak: erregistro finka: 7445; Bilboko 8 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatua, 180. eta 181. orriak, 264. liburukoak), hala egiaztatzen baitu beren amaren (Maria Luisa Pastor) heriotzagatiko jaraunspen-gehiketako eskritura publikoak. Eskritura hori Bilbon eman zen, 2005eko abenduaren 1ean, Juan Ignacio Bustamante Esparza notarioa aurrean zela (protokolo-zenbakia: 2174), eta erabakitzen dut beren jabaria inskribatzea.

2.– Erregistro-finka horri buruzko jarauspeneko hirugarren inskripzioa baliogabetzen dut, Consolacion Pastor eta Oliva, Andrés eta Pedro Goicoechea Pastorren aldekoa, eta erregistroko idazpen hori deuseztatzea erabakitzen dut.

3.– Demandatuak prozesu honetako kostuak ordaintzera kondenatzea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4751. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatu diren Pedro Goicoechea Pastor jauna eta Andres Goicoechea Pastor jaunaren jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko uztailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala