Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5018

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 99/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 99/13 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Isabel Fernanda de Almeida Lopes Antonova andreak eskatuta hasi da, Olexandr Antonov jaunaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

112/13 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Isabel Fernanda De Almeida Lopes Antonova.

Abokatua: Sergio Clemente Aparicio.

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.

Alderdi demandatua: Olexandr Antonov.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alberto Iguarán Tellería epaitegietako prokuradoreak Isabel Fernanda Almeida Lopes andrearen izenean eta ordez jarritako demanda, auzi-ihesean den Olexandr Antonov jaunaren aurkakoa. Eta euren arteko ezkontza suntsitutzat deklaratzen dut, dibortzio bidez.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epaia irmoa denean, ezkontza jasota dagoen tokiko Erregistro Zibilari bidali beharko zaio epaiaren testigantza, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan; bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Olexandr Antonov demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala