Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, 2013ko uztailaren 30eko Aginduan salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza programarako ezarritako gehieneko diru kopurua aldatzeko dena.
1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko uztailaren 30eko Agindu bidez, salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat sortu zen, eta aginduaren 1.2 artikuluan ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro ezarri ziren laguntza horiek finantzatzeko.
2.– Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea itxita, eskabideak erregistratu eta kuantifikatzeari ekin zitzaion. Bada, lanbidea uzte-prozesuetarako zenbateko laguntza eskatu den ikusita, komeni da laguntza horietarako diru kopuru handiagoa bideratzea.
1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluak honela dio:
«Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru kopuru hori handitzea aurrerago; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.»
2.– Horiek horrela, 2013ko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aurrekontuetan dirua erabiltzeko moduan dagoenez, hau
Lehenengoa.– Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko uztailaren 30eko Aginduan ezarritako diru kopuruari beste berrogeita zazpi mila (47.000) euro gehitzea.
Beraz, 2013ko uztailaren 30eko Aginduaren 1.2 artikuluan adierazitako gehieneko diru kopurua ehun eta laurogeita hamazazpi mila (197.000) eurokoa izango da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Garraioko sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Ebazpen honek onartu egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.