Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5000

AGINDUA, 2013ko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Plentziako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 2012ko abuztuaren 14ko alean argitaratu da Plentziako Udalak 2012ko uztailaren 18ko Osoko Bilkuran hartutako erabakia, Plentziako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2013ko urtarrilaren 10eko alean, Plentziako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu dela dion iragarkia argitaratu da.

Halaber, Plentziako Udalak «Plenbisa» Birgaikuntzako Hirigintza Sozietatea eratu du. Sozietate horren gizarte-helburu batzuk 317/2002 Dekretuaren 18.4 artikuluan azaltzen dira. Hori guztia, Plentziako Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziko zehaztapenak hobeto gauzatu ahal izateko.

Horiek horrela, Plentziako Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

Plentziako Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzea, Agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda. Izan ere, Plentziako Herrigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezian jasota dago eremu hori, Birgaitze Integratuko Arearen mugaketa izenarekin.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala