Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4999

AGINDUA, 2013ko urriaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, Birgaitze Integratuko Areentzako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua Bilboko Olabeaga auzora zabaltzea erabaki da.

GERTAKARIAK

1.– Bilboko elkarte urbanistikoak, SURBISAk, idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areentzako jarrita dauden diru-laguntzak eskatzeko, Bilboko Olabeaga auzorako. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, gizarte eta hirigintza Azterlana, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.

2.– Espedientean jasotzen diren agirietan, hau da, Surbisak aurkeztutako mugaketa planoan, inguruaren begizko ikuskapenean eta udalerriko Plan Orokorrean eremu horren jardute-esparrua mugatzen da, eta hori agindu honekin batera doan planoan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila da espediente hau ebazteko organo aginpideduna, hala xedatuta baitago Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 16. artikuluan eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian, eskaera data kontuan izanda hori da-eta aplikatzeko araudia.

2.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, sailburuak Birgaitze Integratuko Areentzako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie –horretarako agindua emanda– aipatutako dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, non eta area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar ez den.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta hirigintza-arkitektonikoa. Ondorioz, area degradatutzat hartu da Bilboko Olabeaga auzoa, Etxebizitza Zuzendaritzak 2013ko urriaren 3an emandako txostenaren arabera.

XEDATZEN DUT:

Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areentzako diru-laguntzak ematea Bilboko Olabeaga auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 3a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala