Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4995

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; honen bidez, NETs programaren barnean, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko bideratutako 2013ko ekitaldirako laguntzak ematera bideratutako baliabideak handitzen direla jakinarazten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak –Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatutakoak– oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen du, NETs programa.

Aipatutako agindu horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak 2012ko urriaren 31n Ebazpena eman zuen (2012ko abenduaren 28ko EHAA, 251. zk.), zeinen bidez argitara ematen baitzen oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko Nets programaren 2013ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia (4.000.000 euro). Ebazpen hori Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen (2013ko apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.), eta deialdi horretara bideratutako zenbatekoa 3.500.000 eurora mugatu zen.

Kontuan hartuta Nets programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, bidezkoa da, 2013ko ekitaldirako, programa horretan ezarritako funtsei 1.000.000 euro gehitzea.

Horregatik, deialdia egin zuen ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Industria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 11ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Jakinaraztea 4.500.000 eurora arte handitu direla oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiten laguntzeko 2013ko ekitaldirako aurreikusitako diru-baliabideak (Nets programa), aurrekontuetan erabilgarri dauden baliabideen arabera, betiere. Deialdi hori 2012ko urriaren 31koa da (2012ko abenduaren 28ko EHAA), eta Berrikuntza eta Teknologiako sailburuaren 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen (2013ko apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.).

Bigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala