Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4993

EBAZPENA, 2013ko urriaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren esparruan 2012ko ekitaldian emandako laguntza ekonomikoen onuradunak izan direnen zerrenda argitaratzen da (230/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko dena. Ikerketa programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen (aurrerakin itzulgarrien) 2012ko deialdia egin zen (230/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko dena. Ikerketa programa).

Aurkeztutako eskabideak aztertuta, eta aurkeztutako proiektu bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko txostena kontuan hartuta (zeina Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egin baitzuten, 230/2004 Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako irizpideetan oinarrituta-), aurrerakin itzulgarriak esleitu egin ziren diru-laguntzak emateko ebazpenen bitartez.

Adierazitako dekretuaren 12.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta dagokion ebazpena banan-banan jakinaraziko dela kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunak izan direnen zerrenda argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan (230/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko dena; Ikerketa programa). Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean sartu da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala