Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Sidras Buenaventura de Astigarraga». ENSaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzekoa.
Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Sidras Buenaventura de Astigarraga». ENSaren (zenbakia: 139; egoitza soziala: Astigarraga, Gipuzkoa) desegitea eta deuseztapena, 2013ko urriaren 23an. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SSen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.