Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4987

EBAZPENA, 2013ko urriaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera aldatzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2013ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko deitzen duen laguntzen deialdia egin du. Agindu hori 2013ko irailaren 2ko EHAAn argitaratu da.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren, 2013ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratu zen.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du aipatu Ebazpenaren 9. artikuluak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordeak aldatzea era honetan:

Honakoa esaten duen tokian:

b) Epaimahaikideak:

Marian Gonzalez Amo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.

Honakoa esan behar du:

b) Epaimahaikideak:

Rafael Junguitu Uribe jauna, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala