Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4986

1472/2013 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin betiko destinoak izendatzen dituena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 795/2012 Ebazpenaren bitartez, Teknikari sanitario espezialisten lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (EHAA 173. zk., 2012ko irailaren 5ekoa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendariaren maiatzaren 6ko 167/2013 Ebazpenaren bidez, Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko lekualdaketa lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin-behineko destinoak izendatu ziren, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 795/2012 Ebazpenaren 5.2 oinarrian xedatutakoari jarraiturik, Teknikari espezialista sanitarioen lanbide taldeko destino-esleipenaren behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, indarreko legeriak pertsonal-arloan ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago jasota. Halaber, I. eranskinak lekualdaketa-lehiaketatik baztertutako pertsonala zerrendatzen du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendariaren martxoaren 22ko 127/2013 Ebazpenaren ostean.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 795/2012 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honi erantsitako II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari bada, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala