Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINDUA, 2013ko azaroaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko abuztuaren 2an emandako Aginduko (2013ko irailaren 4ko EHAA) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa.– Miren Antzine Barrutia Arregi andrea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (C/D taldea, 520010/156 kodea, 18. maila).
Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko azaroaren 11tik bertatik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 11.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.