Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4739

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko akuikultura eta arrantza sektorerako 2013ko ekitaldiko diru-laguntzetarako deialdia egiteko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria jakinarazteko dena.

2013ko irailaren 18ko EHAAn argitaratu zen (178. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko akuikultura eta arrantza sektorerako 2013ko ekitaldiko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Agindua.

Deialdi horretara bideratutako zenbatekoa, aginduaren hamabigarren ebatziak ezartzen du: bederatzi milioi laurehun eta laurogeita hamar mila euro (9.490.000), horietatik 3.923.000 euro Arrantzako Europako Funtsari dagozkionak, eta 5.567.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 1.490.000 euro 2013ko ekitaldiko ordainketa-kreditu dira, 4.000.000 euro, 2014ko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 4.000.000 euro, 2015eko ekitaldiko konpromiso-kreditu.

2.– Deialdi honen pentzutan guztira emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontuko diru-izendapena, ez eta hori eguneratzearen ondoriozkoa ere, indarreko legerian jasotako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldarazpenaren araubidearekin bat etorrita. Horrenbestez, orotarako diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Honela, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak erabaki du, izapide egokiak egin ondoren, deialdiaren zenbateko osoa milioi bat ehun eta hiru mila eta zortziehun eta berrogeita hamalau (1.103.854) euro handitzea, kreditu-loturaren eguneratzetik etorritakoak.

Handitze horren ondorioz, deialdirako baimentzen den guztizko zenbatekoa hamar milioi bederatziehun eta laurogeita hamahiru mila zortziehun eta berrogeita hamalau (10.593.854) eurokoa da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea milioi bat ehun eta hiru mila eta zortziehun eta berrogeita hamalau (1.103.854) euro handitu dela Euskal Autonomia Erkidegoko akuikultura eta arrantza sektorerako 2013ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduko deialdira bideratutako zenbatekoa.

Honela, 2013ko abuztuaren 1eko Aginduko deialdian bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa hamar milioi bostehun eta laurogeita hamahiru mila zortziehun eta berrogeita hamalau eurokoa da, horietatik 2.593.854 euro, 2013ko ekitaldiko ordainketa-kreditu dira; 4.000.000 euro, 2014ko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 4.000.000 euro, 2015eko ekitaldiko konpromiso-kreditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23koa.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala