Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4595

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura Saileko Gipuzkoako ordezkariaren 2013ko irailaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Jose Ramon Muñoa Anabitarte behin-behineko eginkizun-gabetzearen egoeran dagoela adierazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2013ko irailaren 12koa, ezin izan zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazi, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Andia kalea 13 – Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00era). Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala