Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4591

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, ELK-2011_48_0127 espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau egin du:

EDIKTUA

Chanelamos Adikerar Asociación de Mujeres Gitanas del País Vasco elkarteari ezin izan zaio jakinarazi Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariaren 2013ko apirilaren 17ko Ebazpena, zeinarekin hasten baita ondoko ebazpenaz emandako laguntzaren 6.052,02 euroren itzulketa-prozedura: Ebazpena, 2011ko ekainaren 27koa, EAEn gizarte esku-hartzearen arloan, Hirugarren Sektorerako jarduerei buruzkoa; horietarako deialdia: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 3ko Aginduaz egina; izan ere, agindu horren bitartez, abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako deialdia (2011. urterakoa) egin zen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte esku-hartzearen arloan, hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira. Eta, oraingoan, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Guzti hori, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta aplikatzeko diren gainontzeko xedapen konkordanteak betetzearren; eta, bestalde, jakinarazten da ezen, interesdunenek eskura dutela emandako ebazpenaren testu osoa; hain justu ere Familia eta Komunitate Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea z/g, Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 29a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala