Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4585

IRAGARKIA, behean adierazitako pertsonei Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen hauen bitartez, ordainketa bakarraren jardunbidean ordainketa banatu gisa bidegabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio.

Interesdunei jakinarazpen horien berri emateko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jakinarazitako egintzaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, interesdunek hamabost egun izango dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan agertzeko (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Hartzailea:

Arana Gorostiaga, Juana.

Dominguez Lopez, Emilia.

Oregui Goiti, Teresa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala