Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4584

IRAGARKIA, M.ª Rosario Laucirica Isasi andreari Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2013ko ekainaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, bidegabe ordaindutako dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra adierazten da, izan ere, 2011ko kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean laguntza ordaindu zaio.

Interesdunari jakinarazpen horren berri emateko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jakinarazitako egintzaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, M.ª Rosario Laucirica Isasi andreak hamabost egun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan ager dadin, (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala