Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4583

IRAGARKIA, behean adierazitako pertsonari «Bizi kalitatea/dibertsifikazioa (Leader)» neurriaren ordaintzeko ebazpena –Lgenf-ren kontura– jakinaraztekoa.

Interesdunari jakinarazpen honen berri emateko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia, eta honako hau ohartarazten zaio:

● Ebazpenaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, interesdunak hamabost egun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

● Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dezake interesadunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala