Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4580

IRAGARKIA, Honako honen bidez, jakinarazten dizut Nekazaritza Bermerako Espainiako Fondoaren zuzendariak ebazpena eman duela 2013ko ekainaren 18an, 2012. urteko Erreserba Nazionaletik datozen Ordainketa Bakarreko eskubideak esleitzen dituen 2013ko otsailaren 6ko Ebazpena eguneratzeko.

Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute, eta honako hau ohartarazten zaie:

– Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

– Jakinarazpen hauek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, eta, haien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hartzailea:

C.B. El Mazo.

German Fernandez Garcia.

Jose Maria Elortegui Arana.

Iñaki Aiastui Arriaran.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala