Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4579

IRAGARKIA, 2012ko kanpainako Ordainketa Bakarreko Behin Betiko Eskubideei buruzko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2012ko abenduaren 3ko Ebazpenak jakinaraztekoa.

Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honako hau ohartarazten zaie:

– Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

– Jakinarazpen hauek ez diote administrazio-bideari amaierarik ematen, eta, haien aurka, gorako errekurtsoa jar dakiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hartzailea:

Roman Arana Goicoechea.

M.ª Begoña Ayesta Belamendia.

Maria Milagros Azcarategui Gojenola.

Hadhria Amerni.

Montserrat Iribecampos Azcarraga-Urizar.

Joseba Tierra Unzaga.

M.ª Angeles Gorostiaga Salcedo.

Jose Maria Lujua Portilla.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala