Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4578

IRAGARKIA, honen bidez, behean zehaztutako zehapen-espedientean Ingurumen, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako erabakia jakinarazten da, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean ezarritakoa hausteari dagokiona.

Erabaki hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea dauka espedientea aztertzeko, Ekonomia Garapenaren eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz); halaber, euren defentsarako egoki deritzen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko, eta bai frogabideak proposatzeko ere, betiere prozeduraren instrukzio-egilearen aurrean.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala