Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4576

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako elikagaiak (edariak) eskuratzeko dena (Espedientea: 003/14).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 003/14.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian entregatu beharko dira hornigaiak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: hirurogei mila (60.000 euro), BEZa barne.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945-28 52 00.

e) Telefaxa: 945-28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es ; aecheandia@hsdi.ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko azaroaren 11.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena izan beharko ditu.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakunde batek kontratu horretarako berariaz egindako txostena aurkeztu beharko da, kontratuaren zenbatekorako kaudimena duela egiaztatzen duena (60.000 euro, BEZa barne).

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, azken hiru urteetan egindako lanen zerrenda aurkeztu beharko da (kontratu honen antzeko helburua duten lanena), eta horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan (horietako hiru egiaztatzeko dokumentuak erantsi beharko dira). Hiru urte horietako batean, behintzat, 60.000 euro baino gehiagoko hornidura izan behar da, eta Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatuta egon behar da –lizitatzaileari buruzkoak jasoko dira bertan–. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013-11-11ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (N-104 errep., 356. km), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri diren egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1.– Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013-11-18.

e) Ordua: 12:00ak.

9.2.– Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013-11-25.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala