Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4574

IRAGARKIA, «2013ko Lan Merkatuaren Zentsuaren landa-lana (eskaintza aldia) burutzea» helburutzat duen administrazio-kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (Espedientea: A-005/DEPS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-005/DEAS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2013ko abenduaren 31 arte.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2013ko maiatzaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera –betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 281.837,19 euro, eta 59.185,81 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 341.023 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko irailaren 30a, astelehena.

b) Kontratugilea: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (IFK: A-20567319).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 264.462,81 euro (BEZik gabe).

6.– Xedea.

a) Eguna: ostirala, 2013.eko urriak 4.

b) Kontratugilea: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (IFK: A-20567319).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala