Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4572

EBAZPENA, 2013ko urriaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2013ko udan eta 2013-2014 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Aginduak (EHAA, 2013ko abuztuaren 26koa) 2013ko udarako eta 2013-2014 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu. Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtean irakastorduz kanpora eskainiko diren klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

Araba:

Aixkiria AEK euskaltegia

Amurrioko AEK euskaltegia

Arana AEK euskaltegia

Aratz-Pinto euskaltegia

Gasteiz-Adur euskaltegia

Hegoalde euskaltegia

Laudioko AEK euskaltegia

Laudioko udal euskaltegia

Lautadako AEK euskaltegia

Errioxa Kultur Elkartea

Udaberria euskaltegia

Zadorra AEK euskaltegia

Zaldiaran euskaltegia

Bizkaia:

Aiko (Larraitz Artetxe)

Arrigorriagako udal euskaltegia

Aurten Bai Fundazioa

Barakaldoko AEK euskaltegia

Barakaldoko euskara udal erakundea

Basauriko udal euskaltegia

Bilbo Zaharra euskaltegia

Bizkaiko AEK

Busturialdeko AEK euskaltegia

Durangaldeko AEK euskaltegia

Durangoko udal euskaltegia

Enkarterriko AEK euskaltegia

Enkarterriko udal euskaltegia

Erandioko udal euskaltegia

Ermuako AEK

Ermuako udal euskaltegia

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea

Gabriel Aresti euskaltegia (Txinta Koop.)

Galdakaoko udal euskaltegia

Getxoko udal euskaltegia

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia

Hego Uribeko AEK euskaltegia

Indautxu-Iralako AEK euskaltegia

Jose Antonio Agirre Kultur Elkartea

Juan Mateo Zabala euskaltegia

Labayru Ikastegia

Lea Artibaiko AEK euskaltegia

Lizardi AEK euskaltegia

Mastitxu euskaltegia (Leioako udal euskaltegia)

Matxintxu-Larrako AEK euskaltegia

Meatzaldeko AEK euskaltegia

Mungiako udal euskaltegia

Muskizko udal euskaltegia

Orixe euskaltegia

Portugaleteko udal euskaltegia

Santurtziko udal euskaltegia

Santutxuko AEK euskaltegia

Sestaoko AEK euskaltegia

Sestaoko udal euskaltegia

Sopelanako udal euskaltegia

Trapagarango udal euskaltegia

Txorierriko udal euskaltegia

Ulibarri euskaltegia

Uribe Kosta AEK

Urtxintxa Eskola

Xaribari AEK euskaltegia

Zornotzako udal euskaltegia

Gipuzkoa:

Amara Berri AEK euskaltegia

Andoaingo AEK euskaltegia

Antiguako AEK euskaltegia

Arrasateko Erdu AEK euskaltegia

Arrasateko udal euskaltegia

Azkoitiko AEK euskaltegia

Azpeitiko Euskara Patronatua udal euskaltegia

Beasaingo AEK euskaltegia

Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia

Bergarako udal euskaltegia

EBETE Hizkuntza-Zerbitzuak

Eibar eta Soraluzeko AEK euskaltegia

Eibarko udal euskaltegia

Elgoibarko AEK euskaltegia

Emun Koop. E.

Euskal Herriko Ikastolak Sociedad Cooperativa Europea

Euskal Idazleen Elkartea-Hegats

Gernika XXI, S.L.

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea GBE

Hernani eta Astigarrako AEK euskaltegia

Herri Jakintza euskaltegia

Hitzez euskaltegia EM

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea SCL

Irungo AEK euskaltegia

Groseko Irrintzi AEK euskaltegia

Lasarteko Muntteri AEK euskaltegia

Leintz udal euskaltegia

Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia

Maizpide Elkarte Kulturala

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia

Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegia

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia

Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia

Soziolinguistika Klusterra Elkartea

Suhar Arkeologia, SLU

Ttakun Kultur Elkartea

Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegia

Urrats euskaltegia

Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia

Urtxintxa Eskola – Gipuzkoa

Zarauzko AEK euskaltegia

Zumaiako Txomin Agirre AEK euskaltegia

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emankizunerako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu, kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala