Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4568

AGINDUA, 2013ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2013ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak ebazteko dena.

«Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) 7. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bitartez aldatu zen–, ikusirik 2013ko ekitaldirako deialdia egiten duen Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 14ko Agindua (2013ko ekainaren 7ko EHAA, 109. zk.), eta ezaguturik, 2013ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez, hartarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako esleipen-proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2013ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:

Jesús Alberdi Areizaga jauna.

Juan Manuel Arana Arechabala jauna.

Julio Faustino Martínez Martínez jauna.

Vicente Zaragüeta Laffitte jauna.

2.– Aipatu 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritakoarekin bat, onuradunek goraipamena, aipamena eta errekonozimendu publikoa jasoko dute, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren16a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

ARANTZA TAPIA OTAEGI.


Azterketa dokumentala