Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GETXOKO UDALA
4563

IRAGARKIA, Maria Eloisa Garcia Fernandez andrea Getxoko Udaleko Langileria, Antolaketa eta Informatika arloko arduradun izendatzea.

Alkatetzaren 2013ko uztailaren 30eko 3760 Dekretuaren bidez, erabaki hauxe hartu zen:

Lehenengoa.– Getxoko Udaleko Langileria, Antolaketa eta Informatika Arloko Arduradun lanposturako, gaur egun indarrean dagoen Lanpostu-zerrendako 19 kodedun lanposturako, María Eloísa García Fernández andrea izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Interesdunak esleitu zaion lanpostuaren kargua hartzeko hilabete bateko (1) epea ezartzea, ebazpen hau jakinarazten zaionetik hasita.

Laugarrena.– Honako ebazpena interesdunari eta gainerako izangaiei jakinaraztea.

Getxo, 2013ko abuztuaren 2a.

Alkatearen dekretuz delegatua (3562/2011-06-27).

Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Giza Baliabideetako zinegotzia,

ANA HELGUERA LÍBANO.


Azterketa dokumentala