Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4432

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1333/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

1333/11 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Arval Service Lease, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Baxua.

Demandatua: Hormigoneras Iglesias, S.L., Maria Teresa Secades Balbas eta Juan Manuel Rubiera Iglesias.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, 2013-09-12an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Paloma Bajo Martínez de Murguía prokuradoreak Hormigoneras Iglesias, S.L.en eta Jan Manuel Rubiera Iglesias jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Amaitutzat ematen dut 2007ko irailaren 5ean eta 2007ko martxoaren 13an sinatutako ibilgailu-errentamenduaren kontratua.

2.– Alderdi demandatua kondenatzen dut 3.638,70 euro ordaintzera, epemugatutako errenta gisa.

3.– Alderdi demandatua auzi-jartzaileari modu solidarioan 10.360,06 euro ordaintzera kondenatzen dut, kalte-ordain gisa.

4.– Demandatuak interesak ordaintzera kondenatzen ditut, ebazpen honetako hirugarren zuzenbide-oinarriaren arabera.

5.– Demandatuak prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Inpugnatzeko modua.– Apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00300011000005133311. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da zainpean utzi izana (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hormigoneras Iglesias S.L. eta Juan Manuel Rubiera Iglesias demandatuak gaur egun non bizi diren jakiterik ez dagoenez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala