Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4429

EDIKTUA, 203/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: adostasunik gabeko dibortzioko apelazioa 203/13.

Errekurtsogilea: Maria Rosa De Vega Cerezo andrea.

Abokatua: Ana Isabel Tudanca de la Guardia andrea.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez andrea.

Alderdi errekurritua: Jeronimo Dosil Fontelas.

Gaia: adostasunik gabeko banaketa.

Errekurtso horretan, epaia eman zen, 2013ko ekainaren 14an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Gaitzetsi egiten dugu María Rosa de Vega Cerezo andreak erroilu honen jatorria ere baden 487/12 zk.ko banaketa-prozeduran aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiak emandako Epaiaren kontrakoa. Horregatik, berretsi egiten dugu aipatu ebazpena eta errekurtsoko kostuak parte apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Aurkaratzeko modua.- Kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0203 13 eta kontzeptua: Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ordainketa egin beharko ditu, eta bietan ere adierazi beharko du, egindako diru-sarreraren frogagirian, bata kasazio-errekurtsorako 6 kodeko «Errekurtso» bat dela, eta bestea, ordea, aparteko errekurtsorako 4 kodekoa, prozesuko arau-hausteagatikoa Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Jeronimo Dosil Fontelas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko irailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala