Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4428

EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntza-programetarako deialdia argitaratzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundeak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza. Merkataritza eta Turismo Sailaren menpekoa denak, honako jarduera hauek garatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan: energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren sustapena, energia baliabide berriztagarrien erabilera, energiaren ugaritzea eta energia azpiegituren bultzada.

Ildo horretatik, Energiaren Euskal Erakundea zenbait jarduera garatzen ari da euskal kostaldean itsas energien aprobetxamendua sustatzeko. Horretaz gain, itsas energien alorrari lotutako sektore industriala, zerbitzuak eta ezagutza sortu eta sendotzeko pausoak ematen ari da.

Itsas energien arloan aurrerapen teknologikoa bultzatzeko xedez, badira laguntza programa batzuk abian gaur egun, ideia baten garapen fase ezberdinetan I+G alorreko lanak sustatzeko, ideia sortzen denetik prototipoa eraiki arte. Hala ere, azken fasea bultzatzeko laguntza programarik ez da eratu orain arte, ideia baten garapen osoa bururaino eramateari begira, hau da, prototipoa itsaso zabalean probatu ahal izateko.

Hain zuzen ere, azken fase hori, probak edo entseguak itsaso zabalean, alegia, sutatzeko eratu da laguntza programa hau. Horretarako bideratuko diren baliabide publikoak maximizatzeko eta arriskuak ahalik eta gehien gutxitzeko, baliabide ekonomikoak bideratuko dira entsegu programak sustatzera; betiere, horretarako egokiak diren eremu edo ingurune hauetan egiten badira: Euskal Autonomia Erkidegoko entsegu azpiegituretan.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntza-programetarako deialdia argitaratzea, ebazpen honetan eranskin gisa jasota dagoena.

Bilbao, 2013ko irailaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala