Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
4340

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, autonomia-erkidegoaren alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) hedaduraren ondorioz bideratu den A167/13 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko lehen departamenduko kontseilari andreak 2013ko irailaren 4an emandako probidentziaz erabakitakoa betetzeko, ediktu honen bidez aditzera ematen da auzitegi honetan judizioa bideratzen ari dela. Probidentzia hori eman da autonomia-erkidegoen arloko (Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua) A167/13 itzulketa-prozeduran (Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Fiskalizazio Txostena. Jabetza Hiritarreko Bizkaiko Ganbera Ofizialaren eskubide eta ondasunen kudeaketa, likidazio-prozesuaren barruan; 2006-2011 ekitaldiak). Jabetza Hiritarreko Bizkaiko Ganbera Ofizialaren funtsetan egon daitekeen 63.403 euroko zorpekoak eragindakoa da judizioa, gastu batzuk egin baitira egiaztatu gabe euren helburu, funtzio eta existentzia. Eta hori guztia aditzera ematen da, hain justu ere, kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean.

Madril, 2013ko irailaren 4a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala