Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4339

IRAGARKIA, zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak arautzeko dekretu-proiektua jakinarazteko dena.

Osasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinetan arautzen baitira zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak; proiektu hori xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetuko da.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jakinarazi egingo dira.

Horrenbestez, xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jakinarazten da; horretarako, 10 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Proiektua hiritarren eskura egongo da honako web orri honetan: www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki taula

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala