195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4337
IRAGARKIA, Bambankino, S.L. enpresari Merkataritza zuzendariaren 2013ko maiatzaren 29ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Bambankino, S.L. enpresari (IFK: B-99294092) irekitako zehapen-espedientea ebazten da.
Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 01A002/01/2013.
Bambankino, S.L. enpresari jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Venezuela, 7, 01012 Vitoria-Gasteiz (Araba)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Espedientearen deskribapen laburra:
(Ikus .PDF)
Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Ordaintzerakoan, izena (Bambankino, S.L.), espediente-zenbakia (01A002/01/2013), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Hori guztia Bilboko Udaleko ediktu taulan argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.