Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4330

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, 2010eko abenduaren 20ko Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen haren bidez, agindua eman zen Erizaintzako Graduko ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Akats bat antzeman dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenean, zeinaren bidez agindua eman baitzen Erizaintzako Graduko ikasketa-plana 2011ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (42. zk) argitaratzeko. Honela zuzendu behar da:

2011ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (42. zk), 2011/1100 (4/7) orrialdean, irakasgaiak agertzen diren ikasketa-planeko euskarazko eranskinean, honela dio: lehenengo mailako «Prácticas Tuteladas»; baina honela esan behar du: «Zainketa Praktikarako Hasiera»; eta honela dio: bigarren mailako «Prácticas Tuteladas»; baina honela esan behar du: «Practicum I».

Eta 2011/1100 (5/7) orrialdean, honela dio: hirugarren mailako «Prácticas Tuteladas», baina honela esan behar du «Practicum II»; eta honela dio: «Prácticas Tuteladas de 4.º curso», hirugarren mailan, baina honela esan behar du: «Practicum III»; eta honela dio: laugarren mailako «Practicum V», baina esan behar du «Practicum IV»; eta honela dio: laugarren mailako «Practicum VI», baina esan behar du «Practicum V». Ikasketa-plana zuzenduta geratu da ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.

Leioa, 2013ko uztailaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

AMAYA ZÁRRAGA CASTRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala