Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4329

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena, lohiak erraustu eta energia berreskuratzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Sestaoko (Bizkaia) udalerrian Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sustatua.

AURREKARIAK:

2007ko otsailaren 15ean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Sestaoko (Bizkaia) udalerrian Galindoko hondakin-uren arazketa-instalaziorako. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi zitzaizkion eskaerari: Oinarrizko proiektua (2007ko otsailak 15).

Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, besteak beste, udal baimena zuen. Era berean, sustatzaileak lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena zuen, 2007ko azaroaren 19koa, eta hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena zuen, 2007ko urriaren 16koa. Halaber, industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroan izena emanda zegoen, 2005eko apirilaren 8an, uren eta hondakinen esparruan indarrean dagoen araudiaren arabera, hurrenez hurren. Atmosferaren kutsadurari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, aipatutako erakundeak zegozkion ziurtapenak zituen, 2000ko urtarrilaren 31koa eta 2006ko urriaren 23koa.

2007ko apirilaren 26an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari jakinarazi zioenez, hondakin-uren araztegien kasuan ingurumeneko baimen bateratua lortzeko baldintza ezarrita ez badago ere, hondakin ez-arriskutsuak desagerrarazteko instalazioak, hondakindegiak kokatzen diren lekuetan ez daudenak eta eguneko 50 tonatik gorako gaitasuna dutenak, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskinean barne hartuta daude eta, ondorioz, ingurumen-organoaren aurrean irekitako espedientea araztegiko lohiak errausteko, energia berreskuratuz, instalazioari dagokio bakarrik.

Halaber, zera jakinarazi zen: aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hondakin-uren araztegian sortutako lohiak desagerrarazteko labe berri bat ezartzea aurreikusi zuen, eta instalazio horrek ingurumenean inpaktu negatiboa eduki zezakeela kontuan hartuta, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura zehaztu behar zen, hain zuzen ere, indarrean dagoen araudiko «kasuz kasuko» prozedura.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko irailaren 21ean; espedientea 2007ko abenduaren 18an osatu zen.

2007ko azaroaren 23an proiektuak Sestaoko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko udal-txostena gehitu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2008ko urtarrilaren 24an emandako ebazpen bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunen epean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sustatutako proiektua egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko otsailaren 11n. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko otsailaren 17an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Era berean, urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilearen, proiektuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren legearen testu bategina onartzen duenaren 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzeko izapidea bete zen.

2008ko otsailaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien hainbat organori, lohiak desagerrarazteko labe berria ezartzeko proiektuari Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren prozedura ezartzeko.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko apirilaren 2an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Sestaoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

Amaitzeko, Ingurumen sailburuordearen 2008ko apirilaren 3ko ebazpen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Sestaoko udalerriak sustatutako Galindoko araztegiko lohien tratamendurako instalazioa zabaltzeko proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ez egiteko erabaki hartu zen.

2008ko maiatzaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpenaren Proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean den legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuk ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Sestaoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsatzaileen balioak eta ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen-proposamen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference Document on the Best Available Techniques for Waste Incineration» eta Europako Batzordearen maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua, hondakinen errausteari buruzkoa, hartu dira kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 30ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzkoa, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Bilboko (Bizkaia) San Bizente 8, Albia I eraikina, 4. solairua duen eta IFK: P4800005-C zk. duen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari ingurumeneko baimen bateratua ematea, lohiak erraustu eta energia berreskuratzeko instalaziorako, ebazpen honen Bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.3 kategorian sartuta dago, «Hondakin ez-arriskutsuak desagerrarazteko, edo aipatu hondakinak zabortegiak ez diren lekuetan, eguneko 10 tona baino gehiagoko ahalmena dutenak, ezabatzeko instalazioak» izenekoan.

Lohien tratamendurako instalazioak Sestaoko udalerriko Vega Nueva, z/g helbidea du eta guztira 24.500 m2-ko azalera betetzen du. Azalera horretatik 12.670 m2 eraikuntzek beteta dago.

Baimen honekin lotuta dagoen lohiak erraustu eta energia berreskuratzeko jarduerari dagokionez, urteko 90.000 tonakoa da gehienezko errekuntza-gaitasuna. Horrenbestez, sustatzaileak ezin izango du muga hori gainditu errauste-tresneria erabiltzen duenean, eta horrela egiten duela ziurtatu beharko du, aurrerago ezarriko den moduan.

Baliotze-instalazioan tratatzen diren lohiak, Sestaon kokatutako hondakin-urak arazteko prozesuan sortzen dira. Lohiak balioztatzeko prozesuari dagokionez, kogenerazio-sistema bat barne hartzen du: ihes-gasen beroa aprobetxatzen du fluido termikoa berotzeko, bai eta energia elektrikoa sortzeko ere.

Lohiak balioztatzeko bi lan-lerro daude gaur egun. Biek prozesu bera garatzen dute eta hirugarren lerro bat irekitzea aurreikusi da, hartara, bi lerrok batera funtzionatzeko eta hirugarrena erreserban uzteko. Honako etapa hauek bereiz daitezke instalazioan:

● Lohi-deshidratazioa: 5 prentsa-iragazki erabiliz egiten da. Zati solidoa atxiki egiten da, ehun iragazle batekin, eta opil izeneko ore lehorra sortzen da. Behin opila osatu eta gero, lohiaren elikadura itxi eta iragazkia ireki egiten da. Plaka iragazleak mugitzean opila askatu eta deskargatu egiten da eta, horrela, ziklo berriari ekin ahal zaio berriro. Prentsatze bakoitzean 7,50 t lohi deshidratatu sortzen da, % 28-35 arteko materia lehorraren kontzentrazioarekin. Lohi deshidratatuak silo batean biltegiratzen dira. Silo horretatik elikatzen da labea, pistoi bikoitzeko ponpa bidez.

● Bigarren etapa batean, elikagailua erabiltzen da lohia labera edo karga-makinara sartzeko. Horizontalean jarritako ardatz baten inguruan biraka ari diren pala batzuk ditu. Pala horiek lohia txikitu eta errekuntza-ganberaren barrura bidaltzen dute. Fluido-ohantzea duten labeetan, lohi deshidratatua hareazko ohantze baten gainean deskargatzen da. Esekita mantentzen da, errekuntza- edo fluidizatze-airearen eraginez. Aire hori hareazko ohantzearen azpialdetik sartzen da, parrilla batean txertatutako pita batzuen bitartez. Hareazko ohantzea 700 ºC edo gehiagora egoten da. Tenperatura horretan lohia erre egiten da eta errekuntza-gasak eta errautsak barrualdera mugitzen dira. Zenbat eta egonkorragoa izan deshidratatutako lohien lehortasuna, orduan eta hobea izango da errekuntza. Lehortasunak behera egiten badu, tenperatura jaitsi egiten da, halaber, eta, kasu horretan, erregai osagarria automatikoki elikatzen da, 850 ºC-ko tenperatura ziurtatzeko. Aitzitik, tenperatura areagotu eta 950 ºC-ko gehienezko maila gainditzen bada, aire hotza elikatzeko sistema bat du labeak, eta horrekin kontrolatzen da gehienezko tenperatura.

2 labek gas naturalarekin funtzionatzen dute, eta 2009 amaieratik aurrera hirugarren labe bat jarri da martxan.

● Hirugarren etapa, errautsak hustea, keak atmosferara isuri aurretik keetatik kutsatzaile solidoak kentzeko prozesuaren barruan dago. Sortzen diren errautsak zementu-fabrikaren jabetzako zisterna-kamioietara ponpatzen dira zuzenean, ondoren balioztatzeko.

● Prozesuaren azken etapa lurrun-ekoizpenean datza. Keen bero-energia, lohiak erretzean lortzen dena (erregai alternatiboa), aprobetxatzeko gauzatzen da azken etapa hori. Kogenerazioa bi motor sorgailuk osatzen dute (3.535 Kwh-koa bakoitza). Gas naturala eta lurrun-turbina (2.071 Kwh-ko gehienezko potentzia) erabiltzen dira horiek elikatzeko. Lurrun-turbinak lohiak balioztatzeko sistemako berreskuratze-galdaran lortutako lurrun gainasea erabiltzen du. Kogenerazioan lohien errekuntzako ihes-gasen beroa aprobetxatzen da fluido termikoa berotu eta berreskuratze galdara batean lurruna lortzeko (6 t/h); era berean, alternadoreek energia elektrikoa sortzen dute; energia elektriko hori instalazioan bertan kontsumitzen da, eta soberan dagoena Sare Elektrikoari saltzen zaio.

HUAko arazketa-sistemako lohien tratamendu-lerroan gai osagarriak kontsumitzen dira deshidratazioa/baliotzea/kogenerazioa egitean (sosa kaustikoa, azido klorhidrikoa, sodio hipokloritoa), isurtzeak araztean (amonio hidroxidoa), lohiak loditzean (polielektrolito kationikoa), eta mantentze-eragiketetan (olioak).

Lohien tratamendu-lerroan instalatutako potentziari dagokionez, 6.950 kW-koa da industria eraikinean eta 15.000 kW-koa, berriz, generazio/kogenerazio-eraikinean.

Kogenerazio-instalazioarekin lotuta hiru eraldaketa-zentro bereiz daitezke: Caterpillar motorrari dagokio bat eta 4.000 kVA-ko transformadore bat du; Deutz motorrei dagokie bestea eta 8.500 kVA-ko transformadore bat dute; eta turbinari dagokio azkena eta 2.000 eta 2.500 kVA-ko bi transformadore ditu.

Lohien tratamendu-lerroan 6.950.000 Kwh-koa da energia elektrikoaren kontsumoa. Kanpotik (eraldaketa-zentroen bitartez) zein barrutik (kogenerazioan sortua) lortzen da.

Era berean, instalazioan gas naturala kontsumitzen da, lohiak balioztatzeko labeetan eta kogenerazio-instalazioan, hain zuzen ere. 2006an 9.549.500 Nm3 gas natural kontsumitu zen kogenerazio-instalazioan eta 4.070.999 Nm3 lohiak errausteko labeetan.

Lohien tratamendu lerroko ur-kontsumoari dagokionez, galdaran purgatzeak berritzeko hornikuntza-saretik hartzen da ura (kontsumoa: 3.650 m3/urte). Bestalde, hozte-urak tratatzeko instalazioan tratatutako ura erabiltzen da lurrun-turbinaren kondentsadorean (kontsumoa: 178.000 m3/urte).

Lerroan atmosferara egiten diren isurtzeei dagokienez, 11 isurtze-foku bereiz daitezke (10 foku sistematikoak dira eta 1 ez-sistematikoa): 3 errauste-labeekin lotuta, lau motor sorgailuekin lotuta, bi lehortzeko galdarekin lotuta, bat berreskuratze-galdararekin lotuta eta galdarako by-pass bat. Labeekin lotutako fokuek iragazki elektrostatikoak eta garbigailu heze bat dute eta HCl, HF eta SO2-aren errdilzop latalitilkoa eta, ur amoniakalen injekzioaren bitartez, NOX-arem erredukzioa egiten dituzte. Keek duten hezetasuna kentzeko sistema bat ere badute, (keak berotu egiten dira, 135 ºC-ra, bero-trukagailua erabiliz, ikuzketa hezea egin ondoren eta tximiniatik irten aurretik).

Lohien tratamendu-lerroan sortzen diren efluenteak honako hauek dira: galdarako purgatze-urak eta lurrun-turbinako kondentsadoreko hozte-urak; Hondakin Uren Araztegian tratatzen dira, itsasora isuri aurretik, eta isurketa-puntu bakar batetik isurtzen dira.

Zerbitzu orokorretan sortutako hondakinen artean, prozesuan sortzen diren hondakin arriskutsu nagusiak olioak dira, eta hondakin ez-arriskutsu nagusiak lohiak eta lohiak baliotzean sortutako errautsak. Konpresoreetako purgatzeak autokudeatu egiten dira Hondakin Uren Araztegian.

Proiektuak barne hartzen dituen Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) dagokienez, honakoak aipa daitezke: 2006ko abuztuko «Referente Document on Best Available Techniques for Waste Incineration» BREF agirian adierazitakoak: instalazioaren energia-eskaria garbia 0,15 MWh/ t hondakin prozesatu baino baxuagoa; ohantze fluidizatua duten labeetan baliotzea -aireztapen nahikoa eta airea eta hondakinak ondo nahastea lortzen da eta konposatu organiko gehiago desagerrarazten dira; baliotze-instalazioa espero den ekoizpenaren eta lohien lehortasun-mailaren arabera diseinatua, sarrera-hondakinaren kalitate-kontrola (lohien karakterizazioa, hilero lagin konposatuak bilduz), lohiak pabilioi barruan biltegiratzea, azalera zoladunaren gainean; eremu mugatuetan, ekoizpen-lekuetan eta biltegiratzeko lekuetan hornikuntza; gas-ikuzketa bidezko arazketa-instalazio bat (usainak eta isurtze barreiatuak minimizatzeko neurriak); keen tenperatura eta oxigeno edukiaren kontrol zuzena (irregulartasunik antzemanez gero, motorra gelditu egiten da); denbora, tenperatura, gasen turbulentzia errekuntza-eremuan eta oxigeno-kontzentrazioak optimizatzea; geldialdietan eta instalazioa martxan jartzean erabiltzeko erregailu osagarriak hornitzea, errekuntza-ganberan hondakinak erre gabe geratzen badira beharrezkoa den errekuntza-tenperatura mantentzeko, eta ohantze fluidizatuan gasa gehitzeko aukera; energia-berreskuratzea (berreskuratze-galdaran lurruna sortzeko errekuntza-gasen hondar-beroa erabiltzea; lurrunaren zati bat turbinan energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da eta beste zati bat labe sarrerako airearen aurreberokuntza egiteko), eraginkortasun energetiko handiko ekipoak erabiltzea (ohantze fluidizatuko labea, berreskuratze-galdara, eta abar); instalazioa autohornitzea, bertan sortutako energiarekin; gasak tratatzeko sistemak, TEOen erabileretan adierazitako kutsatzaileen isurtze-mailak ziurtatzeko (iragazki elektrostatikoa eta garbigailu heze bat, venturi batek eta bi garbiketa-dorrek osatua; sodio hidroxidoa gehitu eta HCl, HF eta SO2-ren isurtzeak gutxitzen ditu, murrizketa ez-katalitikoa eginez, eta NOX isurtzeak murrizten dira, amoniako-urak injektatuz); gasen tratamendu-lerroan eta hustean erreaktiboak gehitzeko eragiketaren monitorizazio jarraikia; labeen hasieran amoniako urak injektatzea NOX isurtzeak murrizteko; instalazioan tratatutako ura turbinako kondentsadorea hozteko berrerabiltzea; euri-urak drainatze-sare independente batetik bideratzea, ubidera isurtzeko; gas-tratamenduko efluenteen tratamendua scrubber-ean, Partzuergoaren ur-araztegian; zementu-fabrikak balioztatze-prozesuko errautsak balioztatzea.

Bigarrena.– Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Sestaoko udalerrian sustatutako lohiak errausteko instalazioa ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Lohiak balioztatzeko hirugarren labea eraikitzeko baldintza orokorrak.

B.1.1.– Jardunbide egokiak obrak garatu bitartean.

Jardunbide egokien kode bat ezarri beharko da ingurumenaren gaineko eragina murrizteko, arreta berezia jarriz makinen mantentze-lan zuzenak egiteko, hautsa eta zarata murrizteko eta hondakinak kudeatzeko.

Xede horretarako, jarraian adierazitako neurri prebentiboak, babesleak eta zuzentzaileak hartuko dira:

a) Lurzorua okupatzen duten obrak eta eragiketa osagarriak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioen mugen barruan garatuko dira. Makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da.

b) Zarata-eraginak minimizatu egingo dira ingurunean, obran parte hartzen duten makina eta ibilgailuen mantentze-lan egokiak egingo dira, eta arlo horretan indarrean den araudia betetzen dela kontrolatuko da.

c) Makina eta ibilgailuen garbiketa eta mantentze-lanak eta erregaiaren zamalanak tailerretan edo behar bezala egokitutako lekuetan egin beharko dira, horretarako zolata iragazgaitzez eta efluenteak biltzeko sistemaz hornituz, olio eta erregaien eraginez lurzoruaren eta uraren kutsadura saihestearren.

d) Jalkin xehea drainadura-sare naturalera isurtzea minimizatuz egin beharko dira obrak. Horretarako, tratamendu-lerroko obren eraginez kutsatutako urak jaso eta bideratuko dira.

e) Obretan sortutako hondakinak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinak zabortegian uztea arautzen duen 1481/2001 Errege Dekretuan, eta hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

Araudi hori betetzea erraztearren, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz, ez dira inola ere sortuko efluente kontrolatugabeak.

Ibilgailu eta makinen olio erabiliak, uztekoak direnak, bildu egin behar dira eta kudeatzaile baimendu batek kudeatu behar ditu, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko olio erabilien kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Erabilitako olioak kudeatzaile baimenduak jaso bitartean aldi baterako gordetzeko, segurtasun kubeta bat izan beharko da, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik ustekabeko isurketak sakabanatzea saihesteko.

Hondakin guztiak, horien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, balioztatzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio.

f) Lur-mugimenduak eginez gero, hasi aurretik, obrak egingo diren lur zatian dauden materialen karakterizazio bat egingo da, material horien izaera eta helmuga egokiena zehazteko, dela lur zatian bertan betetze-lanetarako erabili behar badira, dela beste erabilera bat eman edo ezabatzeko badira.

Karakterizazio horren emaitzak eta material horiek kudeatzeko proposamena lur-mugimenduak hasi aurretik igorriko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

Materialak betelanetan edo lursailak egokitzeko lanetan uztea baimentzeko, material horien eduki kutsagarriek otsailaren 4ko 1/2005 Legearen, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoari buruzkoaren I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik egon beharko dute.

Hondeaketa amaitu ondoren, Ingurumen Organoari egindako lanak eta material horien ingurumen-jarraipenaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat igorriko zaio.

B.1.2.– Garbiketa eta obra-akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

B.1.3.– Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, obretan zehar izandako gorabeheren eta ebazpen honetan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren berri emateko.

Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horien ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Era berean, sor litezkeen hondeaketako materialen helmuga zehatza dokumentatuko da, eta horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak emango dira.

B.2.– Hondakinak manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

B.2.1.– Hondakin onargarriak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sustatutako lohiak erraustu eta energia berreskuratzeko instalazioetan honako hondakin ez-arriskutsu hauek onartuko dira:

(Ikus .PDF)

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren hondakin-uren tratamenduko instalaziotik datozen lohiak bakarrik onartuko dira errauste-instalazioan.

B.2.2.– Hondakin onargarrien kontrola.

a) Fabrikara tratamendua jasotzera iristen diren lohi guztien kontrola egin beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera fabrikan onartuko direla bermatzeko.

b) Instalazioan balioztatzen den hondakinaren karakterizazioa egingo da hilero. Kanpoko laborategi ziurtatu batek egingo du karakterizazioa eta ondoren adierazitako parametroak barne hartuko ditu, gutxienez: kadmioa, kobrea, nikela, beruna, zinka, merkurioa, kromoa, aluminioa, artsenikoa, selenioa, manganesoa eta burdina.

B.2.3.– Balioztatzeko hondakinak biltegiratzea.

Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.

Balioztatzeko lohiak tratamendu-sistemara elikatzen dira zuzenean, ponpatze bidez. Lohiak aldi baterako biltegiratzeko silo bat dago eta 200 m3-ko edukiera du. Siloan biltegiratutako lohi-maila kontrol-gelara igortzen da, maila-neurgailu bat erabiliz. Silotik lohia ateratzen da, torloju amaigabe batekin, lohi-ponpako harrerako toberan deskargatzeko edo bertara eramateko.

Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz.

B.2.4.– Hondakin balioztatuen datuen erregistroa.

10/1998 Legearen, apirilaren 21ekoa eta hondakinei buruzkoa denaren 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak HUAn sortutako eta instalazioan balioztatutako hondakinak agirian erregistratuko ditu. Honako datu hauek adieraziko dira erregistro horretan:

a) Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b) Lohien dosifikazioa labe bakoitzean.

c) Biltegiratze-denbora eta -datak.

d) Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

Ebazpen honetako B.2.2 atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, bai eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilean behin erregistro horren kopia bat bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

B.3.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

B.3.1.– Labearen jardunerako baldintza orokorrak.

a) Hondakinen errausketari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuko 10.d artikuluak ezarritakoa betez, instalazioaren kudeaketaz espresuki arduratuko den pertsona bat egongo da, balioztatze energetikoaren instalazioen jarduna eta kudeaketaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun zibil eta penal posibleak kontuan hartu gabe. Pertsona arduradunari buruzko honako datuak jakinarazi behar zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa.

b) Balioztatzearen jarduera, hondakinak labe-galdaran dosifikazio kontrolatuan sartzean oinarritzen da. Horrela, errekuntza-airearen azken injekzioa sartu ondoren, prozesuko gasen tenperatura modu kontrolatuan eta uniformean 850 ºC-raino igotzen da, gutxienez 2 segundotan, errekuntza-ganberaren barruko hormatik gertu neurtuta. Errausketa-prozesuaren eraginkortasunak, zepetan karbono organikoaren guztizkoa (KOG) eta labearen hondoaren errautsak % 3 baino gutxiago direla ziurtatu behar du.

c) Lohi deshidratatuak silo batean biltegiratzen dira. Silo horretatik elikatzen da labea, pistoi bikoitzeko ponpa bidez. Horizontalean jarritako ardatz baten inguruan biraka ari diren pala batzuk ditu. Pala horiek lohia txikitu eta errekuntza-ganberaren barrura bidaltzen dute. Lohi deshidratatua hareazko ohantze baten gainean deskargatzen da. Esekita mantentzen da, errekuntza- edo fluidizatze-airearen eraginez. Aire hori hareazko ohantzearen azpialdetik sartzen da, parrilla batean txertatutako pita batzuen bitartez.

d) Labeek honako egoeretan hondakinen elikadura eragotziko duen sistema automatikoa izango dute:

1.– Martxan jartzea, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.

2.– Edozein arrazoi dela-eta, labea aipatu tenperaturara iristen ez bada.

3.– Ebazpen honetan ezarritako etengabeko kontrolek, Ebazpen honetan bertan ezarritako atmosferara egindako isurketen muga-balioren bat gainditzen dela erakusten badute. Aipatu gainditzea honako baldintzetan ulertu behar da: lau orduz jarraian baino epe handiagoan, isurketarako muga-balioak gainditzen badira; gainera, egoera horretan funtzionamenduan urte batean pilatutako iraupena 60 ordu baino gutxiago izango da.

e) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

B.3.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.3.2.1.– Baldintza orokorrak.

Lohiak tratatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.3.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Lohiak balioztatzeko instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10D eta 11 fokuen UTM koordenatuei buruzko informazioa bidaliko du.

3. fokuari dagokionez, lohiak balioztatzeko labe berriari dagokion isurtze-fokua dela esan behar da. Fokua erregularizatzeko xedearekin, Ingurumeneko Baimen Bateratuaren Gidan eskatutako agiriak aurkeztu behar dira, funtzionamendu-erregimenari, aurreikusitako emariei eta aldi berean egokitutako labeei buruzko informazioa gehituz.

11. fokuak by-pass sistema bat du eta 10-D fokuarekin bat dator. 10-D foku horretako isuriak instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiagora iristen badira edo urtean 12 aldiz baino gehiagotan gertatzen badira ordubete baino gehiago irauten duten isuriak, fokua erregulatzeko eskatuko da.

B.3.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

1., 2. eta 3. fokuak.

a) Eguneko batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

b) Ordu-zatiko batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

c) Gas edo lurrun egoeran dauden metalen isurketarako batez besteko balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

(Ikus .PDF)

d) Dioxinen eta furanoen isurketen guztizko batez besteko balioak, maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinaren araberako baliokidetasun toxikoaren kontzeptua erabiliz kalkulatuta eta gutxienez 6 ordu eta gehienez 8 orduko laginketa-aldian barrena neurtuta:

(Ikus .PDF)

e) Karbono monoxidoaren (CO) kontzentrazioen isurketen muga-balioak (martxan jarri edo gelditzeko aldiak alde batera utzita):

1.– 50 mg/m3 errekuntza-gasa, eguneroko batez besteko balio gisa kalkulatua.

2.– 150 mg/m3 errekuntza-gas, gutxienez neurketa guztien % 95-ean, 10 minuturo kalkulatutako batez besteko balio gisa; edo, 100 mg/m3 errekuntza-gas neurketa guztietan, 24 orduko edozein alditan ordu-zatiko batez besteko balio gisa kalkulatuta.

f) Amoniako-isurketen muga-balioak, gutxienez 30 minutu eta gehienez 8 orduko laginketa aldian barrena neurtuta:

(Ikus .PDF)

(*) Isurtzeko muga-balioak zehazteko, sustatzaileak I, II eta III labeen kasuan, labean amoniako-urak injektatuz NOX isurtzeen murrizketa ez-katalitikoa lortzeko instalazioaren xehetasuna bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Horrela, ebazpen hau ematen denetik bi hilabeteko epean guztien proiektuak aurkeztuko dira eta espero diren isurtzeak eta BKE batek instalazioetan egindako neurketak aurkeztuko dira, halaber.

g) Baldintza normalizatuetako mugak bete beharko dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 Kpa-ko presioa eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 11ko edukia.

h) Hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, atmosferara isurketak egiteko muga-balioak betetzen direla kontuan hartuko da, ondorengo baldintzak errespetatzen direnean:

1.– Eguneroko batez besteko balioek a) paragrafoan ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte eta urte osoan zehar, eguneroko batez besteko muga-balioen % 97ak, e) 1. atalean ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez baditu.

2.– Ordu-zatiko batez besteko balioek b) paragrafoko A zutabeko isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte, edo bestela, hala dagokionean, urtean barrena ordu-erdiroko batez besteko balioen % 97-ak b) paragrafoko B zutabeko isurketarako muga-balioak gainditzen ez baditu.

3.– Metal pisutsu eta dioxina eta furanoentzat ezarritako laginketa-aldian barrena, batez besteko balioek c) eta d) paragrafoetan ezarritako isurketarako muga-balioak gainditzen ez badituzte.

4.– e)2 paragrafoan adierazitakoa betetzen denean.

i) Ordu-zatiko batez besteko balioak eta 10 minutuko batez besteko balioak benetako jardun denboran zehaztuko dira, hondakinak errausten ari ez badira, martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak alde batera utzita. Kalkulua, hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. atalean adierazten den konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren lortuko da. Eguneroko batez besteko balioak, baliotutako batez besteko balio horietatik aurrera abiatuta zehaztuko dira.

4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 11 fokuak.

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.3.2.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.3.2.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Zehazki, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isuriak neurtzeko sistema jarraikiak kalibratzeko jarraibide teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

B.3.3.– Isurtzeko baldintzak.

Hondakinak balioztatzeko prozesuan sortutako urak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Galindon duen Hondakin Uren Araztegiko (HUA) tratamendu-sistemara eramango dira, eta horiek isurtzeko 2007ko azaroaren 17ko Baimenean adierazitakoa beteko da.

B.3.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Sestaoko Udalean.

B.3.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

  • 1. hondakina: «Olio lubrifikatzaileak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A920//B0019.
  • - EHZ: 130205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5.000 kg.

Generazio- eta kogenerazio-motorretarako olio lubrifikatzailea birjartzeko eragiketetan sortzen da; olio lubrifikatzaile klorogabeak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Olio termikoak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A920//B0019.
  • - EHZ: 130310.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Lohiak lehortzeko lerroan olio termikoa birjartzeko eragiketetan sortzen da; olio termiko klorogabeak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Olio hidraulikoak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A920//B0019.
  • - EHZ: 130110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Lohi-ponpen olio hidraulikoa birjartzeko eragiketetan sortzen da; olio hidrauliko erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 4. hondakina: «Urarekin kutsatutako olioak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q4//D15//L9//C51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 130105.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8.000 kg.

Presio-ponpetako matxuren eta ixte-eraztunen narriaduren ondorioz sortzen da; ura duen olio-emultsio bat da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 5. hondakina: «Ni-Cd bateriak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5//11/A920//B0019.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

PLCn bateria erabiliak birjartzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 6. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7/16/22//H6/14//A920//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, taldeka biltzen dira; merkurioa, zinka eta bestelako metal-oxidoak dituzten pilak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 7. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A920//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Merkurioa duten lanpara erabiliak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan jasotzen da eta berariaz adierazitako lekuan utzi, mantentze-enpresak kudeatzeko jaso bitartean.

  • 8. hondakina: «Baztertutako ekipo elektronikoak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A920//B0019.
  • - EHZ: 200135.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako zirkuitu elektrikoak eta zirkuitu elektronikoen plakak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 9. hondakina: «Disolbatzaileak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b//A920//B0019.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 75 kg.

Erremintak eta ekipoak garbitzeko eragiketetan sortzen da; olio-hondarrak eta hainbat substantzia arriskutsuren hondarrak dituen disolbatzaile erabilia da. Instalazioko gordailutik zuzenean biltzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 10. hondakina: «Solido kutsatuak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C41/51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Xurgatzaileak eta ehunkiak biltzean sortzen da; olioz edo bestelako kutsagarriz bustitako trapuak eta material xurgatzailea dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 11. hondakina: «Metalezko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/11.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, sortzen den postuen ondoan, eta bete ondoren hondakin-biltegira eramaten da.

  • 12. hondakina:«Laborategiko hondakin iraungituak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/12.
  • - Hondakinaren kodea: Q3//D15//L40//C23/41//H6/8//A920//B0019.
  • - EHZ: 160506.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Laborategiko analisian hainbat produktu kimikoren (ez-organikoak eta organikoak) erabileraren ondorioz sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako kaxa batean, potoen barruan, biltzen da sortzen den postuaren edo postuen ondoan, kudeatzaile baimenduari emateko.

  • 13. hondakina: «Beirazko ontziak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/13.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C23/41//H14//A920//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 3 kilogramo.

Laborategiko analisian hainbat produktu kimikoren (ez-organikoak eta organikoak) erabileraren ondorioz sortzen da; substantzia arriskutsuak eduki dituzten beirazko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako kaxa batean, potoen barruan, biltzen da sortzen den postuaren edo postuen ondoan, kudeatzaile baimenduari emateko.

  • 14. hondakina: «Plastikozko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: P4800005C/480021374/1/14.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C41/51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Aipatutako ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

m) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

o) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) In situ arazten diren lohien kasuan, gaur egun indarrean dauden Europako zerrendan hondakin gisa islatzen direla kontuan hartuta, urtero egingo da hondakinaren karakterizazioa, hondakin ez-arriskutsutzat jotzeko. Lortzen diren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko zaizkio, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.3.4.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

c) Hondakin horiek 2 urtez biltegiratu ahal izango dira gehienez.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.3.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

B.3.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko eremuetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol-erakunde batek (BKE) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Txosten bat aurkeztuko da galdarako by-passaren funtzionamenduaren kontrola adierazteko (10-D fokua).

b) Neurtzeko teknikak 1., 2. eta 3. fokuetarako.

1.– Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2.– Kutsatzaile guztien laginketa eta analisia, horien artean dioxinak eta furanoak, eta neurtzeko sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak CEN arauen arabera egingo dira.

CEN araurik ez badago, ISO arauak, arau nazionalak, nazioarteko arauak edo bestelako metodoak erabiliko dira, egiaztatuta daudenak eta kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko dutenak.

3.– Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko isurtzeko muga-balioetan, ez dituzte isurtzeko muga-balio hauen portzentajeak gaindituko:

● Karbono monoxidoa: % 10.

● Sufre dioxidoa: % 20.

● Nitrogeno dioxidoa: % 20.

● Guztizko partikulak: % 30.

● Karbono organikoa guztira: % 30.

● Hidrogeno kloruroa: % 40.

● Hidrogeno fluoruroa: % 40.

c) Etengabeko neurketa.

Honako elementuak etengabe neurtu beharko dira: HCl, HF, KOG, CO, NOX, SO2, Hg, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna 1., 2. eta 3. fokuetan.

Halaber, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak edozein gertakariren aurrean enpresak ezaugarri berak dituen beste ekipo bat izan beharko du 1., 2. eta 3. fokuetan. Horrela, parametroetako baten neurketa-datuak galduko balira, 4 ordu baino gutxiagoan neurketa-ekipoa ordezkatuko litzateke. Ondorioz, ekipoek mantentze, kalibratze eta konexio baldintza egokiak dituztela ziurtatu beharko da.

Neurtzeko sistema jarraikiak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko dituena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

1. fokuan, «1. lohien labea», 2. fokuan, «2. lohien labea», eta 3. fokuan, «3. lohien labea», neurketa jarraituko sistemaren okerreko funtzionamenduaren edo mantentzearen ondorioz ordu-zatian neurtutako batez besteko bost balio baino gehiago balioagarriak ez badira, baliogabetu egingo da egun hori. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraikiaren fidagarritasuna hobetzeko.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, BKEk jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» adierazitako ereduaren arabera.

d) Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Zarataren kontrola.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurkeztu den dokumentazioan adierazitako fokurik garrantzitsuenen zarata arintzeko hartutako neurri teknikoen baliagarritasuna egiaztatzeko urteko autokontrolak egingo ditu erakunde espezializatu batek.

Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan, hiru urteroko maiztasunez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.5 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Ingurumeneko ziurtagiri bat egiaztatzen bada (Ekoscan; ISO 14.001 edo EMAS), ez da beharrezkoa izango erakunde aske espezializatuak egitea.

C.5.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai. Urtean behin, balioztatzeko labe bakoitzaren funtzionamendu egoeren azterketa bat aurkeztuko da, bai eta egindako mantentze-gelditzeena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (90.002 epigrafea, «Hondakinak tratatzeko jarduerak»), eta lurzoruan kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona ikuskaritza eta kontrolerako programa bat eta hauek bilduko ditu: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

d) Besteak beste, olioak, disolbatzaileak, azido klorhidrikoa, eta abar maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

j) Lohien tratamendutik xukatutako ura araztegiko sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratamendua emateko.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

m) Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehala etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen organoari jakinaraziko dio.

n) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

o) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– Etengabeko analizatzailean neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.

2.– Etengabeko analizatzailean neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga balioa % 40an gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere hogeita lau ordura jakinaraziko da.

3.– Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsa gertatzea. Horrelakoetan, isurien datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko da.

4.– Instalazioaren prozesu jarraiki batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

p) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara botatako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri). Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Halaber, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3 (Obra-amaieraren txostena); B.2.4 (Hondakin balioztatuen erregistro-eredua); B.3.1 (Hondakinak elikatzea eragozteko sistemaren ezaugarriak eta hondakinen kudeaketaren arduradunaren identitatea); B.3.2.2 (Fokuen UTM koordenatuak); B.3.2.3 f) (Amoniako-urak injektatzeko sistemaren deskribapena); B.3.4.1 e), B.3.4.2 d) (Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.3.4.1 l), B.3.4.2 f) (Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua); hala badagokio, C.1 a) (Atmosferara egiten diren isurtzeen azterketa); C.1 d) (Atmosferara egiten diren isurtzeen erregistro-eredua); C.5 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Programatutako gelditzeetan sortzen diren isurtze eta hondakinen zenbatespena); D.3 (Mantentze prebentiboaren eskuliburua); D.3 c) (Erregistro-eredua); D.3 g) (Amonio-hidroxioari dagokionez, produktu kimikoak biltegiratzeko araudia betetzen dela ziurtatzea); D.3 h) (Larrialdietarako erabilgarri dauden materialen zerrenda); eta D.3 p) (Suteen kontrako babesaren esparruko ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu «as built» proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Instalazio berriei buruzko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen agiria aurkezteko epea, kasurako sustatzaileak aurkeztu behar duen obren kronograma zehatza kontuan hartuta luzatu ahal izango da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ebazpen honen xede den lohia balioztatzeko instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Sestaoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 19a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGI.


Azterketa dokumentala